ETORKIZUNA #6: Ikusmira Berriak

El Futuro (Podcast-a)

2021

Magdalena Orellana, Mina Fitzpatric, Manuel Muñoz Rivas, Eduardo Crespo, Marina Palacio, Victor Iriarte
ES

Hau gertatu zen. Apirilaren 3an, larunbata, eguerdiko 12: 00etan, Tabakalerako zinema ireki genuen jendaurreko saio batean, etorkizuneko 5 filmez hitz egiteko.

Lehen aldiz, El Futuro gure podcast-espazioaren zuzeneko saio bat proposatu genuen. Bertan, zinemagileek prestatzen ari diren filmen prozesuak, irudiak eta soinuak kontatu zizkiguten.

Ikusmira Berriak programako bost egoiliarrak gonbidatu genituen beren filmen lan-prozesuen berri ematera. Ia bi orduko elkarrizketa izan zen, Victor Iriarteren (Tabakalerako zine eta ikus-entzunezko programaren arduraduna eta podcastaren sortzailea) zuzendaritzapean. Bertan, oraindik existitzen ez diren baina imajina ditzakegun film horietako materialak partekatu genituen.

 

Sarrera. Adam Zagajewskiren poema baten irakurketa.

07 :40, Rotterdamgo elizak gogoan. Magdalena Orellana.

15:45, Basamortua eta itsasoa gauza bera dira. Mina Fitzpatric.

21:03, Amanecer haciendo cine y las voces de la familia. Manuel Muñoz Rivas.

30:35, El viento en el micrófono. Eduardo Crespo.

34:22, Las campanas de Carrión, igandean. Marina Palacio.

39:00, Lehen tarteko musikala. Viaje al Niágara: la mujer de Constantinopla (1969), Judit Elek.

42:27, Filmen irudiak eta sorkuntza prozesuak.

83:31, Zinemagileekin batera egindako soinuak: Antonioni, el sol, György Kurtág, Margaret Tait eta Steve Reich.

100’, Epilogoa. Pandemian ikusitako film labur bat eta Christophe (Elle dit) musikariaren abesti bat gogoratzen ditut agur esateko.

 

Parte-hartzaileak:

Magdalena Orellana (Argentina-Espainia), Hasta que el lugar se hace improbable film luzea aurkezten.

Mina Fitzpatric (AEB), bere Wandervogel film luzea aurkezten.

Manuel Muñoz Rivas (Espainia), Manantial film luzea aurkezten.

Eduardo Crespo (Argentina), La gruta del viento bere film luzea aurkezten.

Marina Palacio (Euskadi), Y así seguirán las cosas film luzea aurkezten.

 

Antzekoak

Audientzia ikerkuntza eta big data (2. saioa)

UDAKO IKASTAROAK + 2DEO

Elena Neira
ES
udako ikastaroak 2deo
1h 11min
Audientzia ikerkuntza eta big data (1. saioa)

UDAKO IKASTAROAK + 2DEO

AIMC, Kantar Media, Comscore eta CIES
ES