La Distancia de Levenshtein lee a Cortázar
Komisario Berriak
2021
Anaïs Berckek “Editorial Algoliteraria” argitaletxeak kaleratutako “Crear alianzas con los árboles” liburuare lehen bertsioa aurkezten du. Liburu horren egilea Levenhstein-en distantziaren algoritmoa da, eta gaia eukaliptoari buruzkoa da, “Fama y eucaliptokoa”, Julio Cortázarren Historias de Cronopios y de Famas liburuko pasarte bat delarik. Definizioz, liburuak amaigabea izan behar du, eta ale bakoitza ezberdina eta bakarra izango da.
Lavenshteinen distantzia, edizio-distantzia edo hitzen arteko distantzia zuzentzaile ortografikoetan aplikatzen den algoritmo bat da. Zehazki, karaktere-segida bat beste karaktere-segida bat bihurtzeko egin behar den operazio kopururik txikiena da. Operazio bat karaktere bat gehitzea, ezabatzea edo ordeztea izan daiteke. Algoritmo hori Errusiako Vladimir Levenshtein zientzialariak asmatu zuen 1965ean.