Máscaras de luz

KOMISARIO BERRIAK

2021

LUCE

2017an argiztatutako publizitate-hesien atzealdean idazten hasi nintzen.

Normalean autoak eta edari alkoholdunak iragartzen dituzte.

Gauez argiztatzen dira, jende gehien pasatzen den tarte batean.

Konturatu nintzen led argia egituran zeuden zirrikitu eta zuloetatik sartzen zela.

Hitzak idazten hasi nintzen daratulu bat eta metalezko barauts bat hartuta. Letra bakoitza led argia pasatzen uzten duten zuloz osatuta dago.

Hasierako hitzak eta esaldiak une hartako esperientziekin eta iruditegiarekin zeuden lotuta.

Alabaina, inflexio-puntu bat egon zen, non argiaren jatorriari buruz hausnartzen hasi nintzen. Independentzia energetikoa bilatzen hasi nintzen, edo, hobeto esanda, argiarekiko harreman naturalagoa. Horren bila nenbilela, leku bikaina aurkitu nuen: metalezko egitura bat, eraikuntza-materiala, batez ere adreiluak, biltegiratzeko erabili ohi zena.

“Máscaras de luz” kartelen gainean zuloak eginez hainbat maskara sortzeko xedea duen proiektua da.

Eguzkia atzean dagoenean, argiak zuloetan barrena begiratzen duenaren aurpegia marrazten du.

Kartelak ez dira ausaz hautatu. Bertan, hau jartzen du: Debekatuta zaborra edo obra-hondakinak botatzea. Ingurumena leheneratzeko eremua.

Gustatzen zait imajinatzea maskara bakoitza (hau da, seinaleak eta nire zuloak) elementu natural bati dagokiola, edo berau aldarrikatzen duela.

Ingurumena leheneratzearekin eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa piztearekin zerikusia duten kontzeptu eta ideiak dira.

Ideia hori osatzen duen beste elementu bat aurkitutako zaborra erabiltzea da, proiekziora iristeko.

15 bat maskarari esker, ikuslea planetak bizi duen gizarte- eta ingurumen-egoerari buruz kontzientziatuko da.

Informazio guztia irakurri

Antzekoak

OT-IL (Irati Gorostidi, 2020)
6min 46seg
OT-IL, Irati Gorostidi Agirretxe, 2020

ESTUDIOTIK AT

Irati Gorostidi Agirretxe
txakur-otsoa
45min 12seg
Perrolobo (Lycisca), Gerard Ortín

ESTUDIOTIK AT

Gerard Ortín
ES
12min 28seg
Todo lo cercano se aleja, Francisco Bouzas

ESTUDIOTIK AT

Francisco Bouzas